XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Hizkuntz irakasle eta psikolinguistei begira sortutako programak ditugu hauek.

Autore paketeen bidez zenbait software bilakatu da, Estatu Batuetan batez ere, eta azken urteetan Britainia Handia eta beste zenbait herritan ere.

Ahoskera ikasteko MacEnglish izeneko ikaste-programa eta atzerriko herrialde batean moldatzeko Learn to Speak programa aipatutako autore-paketeen bidez sortutako aplikazioak ditugu.

Hauek CD-ROMetan saltzen dira.

Ordenadorez Lagundutako Hizkuntzen Ikaskuntza Adimenduna (OLHIA)

Hemen sartzen dugun Adimenduna terminoa diogunean ordenadorearen laguntza motari buruz ari gara.

Informatika arloan azken urteetan garatutako Adimen Artifizialaren Sistema Tutore Adimendunak (STA) eta Linguistika Konputazionalaren (LK) ekarpenak OLHIA (ingelesez ICALL [Intelligent Computer Assisted Language Learning)] eremuan erabili ohi dira.

Beraz, STA eta LK arloen azalpen laburrarekin batera, hauek Hizkuntza Ikaskuntzan izan duten eta izan dezaketen eraginari buruz arituko gara.

Hasiera batean Sistema Tutore Adimendunen helburua irakaslearen papera betetzea zen.

Hori zela eta, lau modulu nagusi definitzen zituzten honelako sistemetan:


bat Ezagutza Basea, ikasi beharreko bigarren hizkuntza gordeko lukeena;
bi, Ikaslearen Eredua, ikasleari buruzko informazioa bilduko lukeena;
hiru, Modulu Pedagogikoa, irakaslearen rola ordezkatuko lukeena;
eta, azkenik, Interfazea, sistema eta ikaslearen arteko interakzioaz arduratuko litzatekeena
.

Honelako sistemak matematika, elektronika, geografia, eta abar luze baterako garatu dira, baita hizkuntzen irakaskuntzarako ere.

Hauen artean lehenengoa 1978an Weischedel-ek eraikitako German Tutor izenekoa dugu;

geroztik, Schuster-en (1986) VP2 sistema ingelesaren phrasal verbs direlakoak itzultzen irakasteko, Yazdani-ren (1990) English Tutor izeneko sistema, huts gramatikalak tratatzen dituena azken honek HyperCard Interfazea erabiltzen du bertsio batzuetan e.a.

Aipatu berriko sistema adimendun hauek gramatikan oinarritutako sistemak ziren, beste batzuk, berriz, semantikan oinarriturik aurkitzen genituen, hots, LINGO (Language Instruction Graphic Operations) (Kramsch eta al, 1985) programa hau gela baten errepresentazio grafikoan oinarritzen da.